Uztailaren 15ean geldialdia egingo du Ur Muga ekimenak Durangaldean, Mañarian, hain zuzen ere; Mañariko Angurretan Eñaut Elorrieta, Janus Lester eta Xak taldeko kideak arituko dira, besteak beste, Et Incarnatus Orkestra taldeagaz
Hiru asteburuz luzatuko dira aurten Otxandioko jaiak. Jaiei hasiera ofiziala emango dion txupina uztailaren 17an botako dute.
Gaur aurkeztu dute Zornotzako Karmen jaietako egitaraua. Uztailaren 15ean hasiko dituzte jaiak, SD Amorebietak eta Karmengo Ama ikastetxeak elkarregaz irakurriko duten pregoiagaz. Biek ala biek, ilusio handiz hartu dute gonbidapena. "Urduritasunez igoko gara balkoira, baina espero dugu honek sortzen digun ilusioa poz bezala tranmititzea", nabarmendu du Itxaso Iriondo Karmengo Ama ikastetxeko zuzendariak. Ainhoa Salterain Zornotzako alkatearen arabera, arreta berezia jarri dute umeen eta gazteen programazioan, jaiak "guztiok disfrutatzeko" izango badira ere. Uztailaren 15etik 27ra bitartean ospatuko dituzte Karmengo jaiak Zornotzan.