Azoka ekologikoa Marisatsak antolatuta. Bestalde, Eixu artisau elkarteak antolatuta Artisau Azoka, 10:30ean, Landako Gunean.
Musika eta dantza ikuskizuna Raquel Lúa eta Aina Lanasen eskutik.
Gaztelako Musika Tradizionalaren XXII. Jaialdiaren barruan.
Berriz herriarekin eralzionatutako aspektuak islatzen dituzten argazkiekin parte hartu daiteke lehiaketan: bizitza eta ohiturak, jaiak , kirola, arkitektura, kultura… Eta argazkiak jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan behar dira. Izena emateko azken eguna urriaren 30a. Lehiaketaren oinarriak www.berriz.eus atarian.
Elorrioko Udalak EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedrak antolatutako 'Hizkuntza indigenak ama lurra zaintzen' erakusketa aurkeztuko du.
Urriaren 8tik 10era bitartean ospatuko da Japoniar kulturaren topagunea. Aurten, ostera ere aurrez aurreko jardunaldiak izango dira; 1. eta 5. guneetako ikuskizunak online bidez ere jarraitu ahalko dira.