Errota kultur etxean egin zuten atzo iluntzean, udalak eskaintzen dituen Abadiño Sarien ekitaldia. Herritarrek hainbat arlotan egindako lana aitortu dute, horrela. Aurten bost sari eman dituzte: Igor Urieni, Maria Blasa Belar Uriarte baserritarrari, Normandina Alvarez eta Manuela Valbuena Caritas elkarteko kideei, eta Geu Be elkarteari.