Mosaikoa irudikatu dute ikurrinaren omenaldian

Anboto 2014ko ots. 6a, 14:50
Frontoian hainbat mallabitar batu ziren mosaikoan

 

Mallabiko Udalera heltzear da Espainiako bandera jartzeko agindua. Horren aurrean, ikurrinari omenaldia egin zioten joan zen zapatuan. Eguraldiak ez zuenez lagundu, egitaraua moldatu egin behar izan zuten. Ekitaldi xume bezain beroa izan zela azaldu dute antolatzaileek. Kalejiran pilotalekura joan, eta bertan ikurrinaren mosaikoa osatu zuten. Espainiako bandera ez dutela "eurena" sentitzen azaldu zuten ekitaldira hurreratu ziren herritarrek. "Argi eta garbi adierazi nahi dugu inposiziotzat hartzen dugula jarrera hori".

 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!