Espainiako bandera ipini dute Garaiko udaletxean

Anboto 2014ko mar. 12a, 11:12
Espainiako bandera Garaikoagaz, Ikurriñagaz eta Europakoagaz ipini dute.
Udaletxera birritan heldu da Espainiako bandera ipintzeko agindua; azkenean ipini behar izan dute

 

Garaiko udaletxean Espainiako bandera ipini behar izan dute. Beste hainbat udaletara antzera, Garaikora ere bandera hori ipintzeko agindua heldu zen, eta azkenean eskegi behar izan dute. Gontzal Sarrigoitia alkateak adierazi du birritan heldu zaiela agindua. Lehenengoa iaz izan zen, eta ipintzen ez zela ikusita, beste agindu bat bidali dute aurten gobernutik. Oraingo horretan argazki eta guzti, legea bete ez zela argudiatzeko. 

Espainiarra bakarrik ez

Joan zen astean ipini zuten bandera espainiarra udaletxeko balkoian. Bere alboan, Garaiko bandera, Ikurriña eta Europakoa ere bai. Sarrigoitia alkateak azaldu du gobernuaren ordezkaritzara argazki bat bidaliko dutela bueltan, testu batez lagunduta. 

 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!