Espainiako eta Europako banderak kendu eta erre dituzte Elorrion

Anboto 2013ko aza. 21a, 13:23
Martitzen gauen kendu zituzten banderak Elorrioko udaletxeko balkoitik. Udaletxe atzean oihal erreen arrastoak agertu ziren gero, erre zituzten seinale

Martitzen gauen kendu zituzten banderak Elorrioko udaletxeko balkoitik. Udaletxe atzean oihal erreen arrastoak agertu ziren gero, erre zituzten seinale.

 

Duela aste bete lau bandera ipini zituzten Elorrioko udaletxeko balkoian: Elorriokoa, Ikurriña, Espainiako bandera, eta Europar Batasunekoa. Azken bi hauek kendu eta erre egin zituzten martitzen gauean. Joseba Mujika alkateordeak azaldu duenez, udaletxe ostean bandera erreen arrastoak agertu ziren. Gertaeraren aurrean, udal arduradunek ez dute salaketarik ipiniko. "Bandera berriak eskatu eta berriro ipiniko ditugu".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!