Durangon eta Elorrion, kultura kalean biziko dute asteburuan

Anboto 2015ko uzt. 3a, 11:43

Uda Kalean Bizi eta Musikaire jaialdiak hasiko dira gaur. Durangon, D'Capricho bikote kubatarraren musikaz gozatu ahalko da 20:30etik aurrera, Tabira parkean. Elorrion, berriz, Bombino musikariak tuareg-en doinuak ekarriko ditu 22:30ean Tola jauregira. Musikaireren baitan, zapatuan eta domekan ere eskainiko dituzte emanaldiak.

Beroagaz batera, kalean musikaz eta kulturaz gozatzeko ekimenak martxan dira Durangon eta Elorrion. Gaurko emanaldiez gainera, Elorrion, Musikaireko beste bi ikuskizun izango dira zapatuan eta domekan: Bihar, Anni B Sweet musikari malabagarrak folk, indie eta pop doinuak ekarriko ditu Tola jauregira. Domekan, berriz, 'Mozkorra parregarri' opera komikoa eskainiko dute Tolan bertan, 19:00etan. Xabier Maria Munibe Peñafloridako konteak duela 250 urte egindako opera da, euskaraz kantatua izateko konposatu zen lehena. Bergarako musikariek antzeztutako obra da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!