'Berrizko emakumeen ahozko historia' liburua aurkeztu dute

Anboto 2014ko mar. 5a, 15:49
1937tik 1975era bitarteko hainbat pasarte batu dituzte, herriko emakumeen ahotik entzunda. Itsaso Aramendi eta Oier Iriondok egin dute testigantzak batzeko lana, Berriz 1936 Gogoratzen kultur elkartearen laguntzagaz. Liburua udaletxean eta kultur etxean dago eskuragarri.

 

Eguenean egin dute liburuaren aurkezpena Orland Isoird Berrizko alkateak, Maite Arrizabalaga Berriz 1936 Gogoratzen elkarteko kideak eta Odei Arrizabalaga berdintasun teknikariak. 2010ean irtendako beka bati esker egindako lana da, eta Frankismo garaiko emakume berriztarren historia batzea izan da helburua. Aisialdian, erlijioan, eskolan, ezkontza arloan... Hainbat arlotan sakondu dute testigantzak jasotzerakoan. 

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta egitarau zabala antolatu dute Berrizen.

 

EGITARAUA

 

  • Martxoak 6, eguena

    19:00etan, 'Berrizko emakumeen ahozko historia (1937-1975) liburuaren aurkezpena, kultur etxean.

  • Martxoak 7, barikua

    18:30ean, 'Berrizko emakumeen argazki zaharrak' erakusketa kultur etxean, martxoaren 27ra arte
    22:00etan,'La vida de Adele' pelikula (Sarrera 5 euro)

 

  • Martxoak 8, zapatua

    12:00etan, V.Añeketan lasterketa herrikoia (izen-ematea martxoaren 7ra arte). Berrizburu aisialdi parketik irtengo da lasterketa.
    19:00etan, Kontzentrazioa eta adierazpen instituzionalaren irakurketa Urtiaga plazan.
    20:00etan, 'Tre-men das' antzezlana (Sarrea 5 euro)

 

  • Martxoak 12, eguaztena

    20:00etan, 'Emakumea film laburrean' bilduma kultur etxean

 

  • Martxoak 14, barikua

    20:30ean 'Ez da kasualitatea' bertso saio musikatua. Uxue Alberdi, Onintza Enbeita, Alaia Martin eta Miren Amuriza bertsotan, eta Maite Berriozabal gai-jartzaile. (Sarrera 5 euro)

 

  • Martxoak 26, eguaztena

    20:00etan 'El caso Rocio' dokumentala

 

  • Martxoak 29, zapatua

    20:00etan, 'Santa Rita' kontzertua (Sarrera 5 euro)
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!