Durangoko 18 kirol elkartek antolatutako otzara solidarioan 1.965 euro batu dituzte 'La Cuadri del Hospi' elkartearentzat

Anboto 2024ko mai. 2a, 10:55

Eskualdeko kirol taldeek hainbat ekintza egin dituzte azken hilabeteetan maiatzaren 12ko jaialdiaren harira.

Durangok haur minbiziaren kontrako Gu be zuek gara jaialdi solidarioa hartuko du maiatzaren 12an,  'La Cuadri del Hospi' elkarteak antolatuta. Iazko azaroan jaialdia iragarri zutenetik, Durangoko askotariko elkarteak bidelagun izan dituzte. Esaterako, atzo Durangoko 18 kirol elkartek otzara solidarioa antolatu zuten Andra Maria elizaren inguruan. Ekimen horren bidez 1.965 euro batu zituzten 'La Cuadri del Hospi' elkartearentzat. Elkarte honek ume onkologikoen bizi kalitatea hobetzeko eta minbiziaren aurkako ikerketa sustatzeko erabiliko du dirua.

Honako hauek dira otzara solidarioan parte hartu duten kirol elkarteak. 'La Cuadri del Hospi'-rekin batera: Tabirako, Bidezabal, Durangaldeko Bizikleta Eskola, Tabira Igeriketa Taldea, Ezkurdi kirol elkartea, Arripu futbol kluba, Durango Kirol Taldea, Gu Lagunak, Mugarra Triatloi Taldea, Durango Rugby Taldea, DurangoMTB Sapubike, Padelzaleak, Sasikoa, Durango Jai Alai, Sapuherri Boleibol Taldea, Uztai Taldea eta Durangoko Kulturala.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!