Sorrerako taldeak omenduko dituzte Durango Rugby Taldearen urteurren jaian

Anboto 2017ko api. 27a, 17:33

Maiatzaren 27an sortu zeneko 30. urteurrena ospatu du DRTk egun osoko jai batekin. Egitarauren berri eman dute.

Errugbi partiduak izango dira ospakizuneko atal garrantzitsu bat. DRT eta Hernaniko talde guztiak batuko dituzte Arripausuetan. Ondoren, 17:00etan, Durango I. Neskak Rugby Txapela izeneko txapelketa jokatuko dute.

Iluntzean Landako Gunean jarraituko du jaiak. 20:30ean afaritara batuko dira eta afalostean nesken eta mutilen duela 30 urteko taldeei omenaldia egingo diete. Jarraian Nissan-Gaursa autoa zotz egingo dute urte osoan txartelak saltzen ibili ostean. 22:30ean hasiko den Luhartzen erromeriagaz agurtuko dute urteurrena.

Afarirako txartelak Rugby Tabernan eskuratu daitezke: 10 euro da umeentzako eta 20 nagusientzako.

Urteurreneko beste osagai inportante bat datzoen bost barikuetan antolatuko dituzten hitzaldiak dira.  

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!