Durango Rugby Taldeak maiatzaren 27an ospatuko du urteurren jaia

Anboto 2017ko ots. 2a, 17:55

Aurtengo denboraldian 30 urte egin dira kluba sortu zutenetik.

 

Durango Rugby Taldea 1986an sortu zuten. Harrezkero 30 urte joan dira. Hori ospatzeko 2016/17 denboraldian zehar jai bat antolatuko zutela iragarri zuten denboraldi hasierako ekitaldian. Orain data zehatza publiko egin dute: maiatzaren 27ko zapatuan izango da. Orain egitaraua osatzeko burubelarri lanean dabiltzala jakinarazi dute arduradunak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!