[BIDEOA]: Omenaldi beroa egin diete Abadiño Sokatira Taldeko tiralariei

Anboto 2024ko ots. 15a, 21:13

Abadiñoko Udalak omenaldia egon dio Abadiño Sokatira Taldeari gaur. Abadiñarrek hiru domina eskuratu zituzten joan zen asteko Munduko Txapelketan.

Dantzarien harreragaz eta dantza saioagaz hartu dituzte gaur Abadiño Sokatira Taldeko kideak. Joan zen astean Munduko Txapelketak lortutako emaitzegaitik omendu dituzte. "Gure herria, Abadiño, mundutik zehar eramaten duzue eta guretzat ohore bat da. Gainera urte guzti hauetan egindako ibilbidea goraipatu gura dugu", adierazi du Mikel Urrutia alkateak.

Edu Mendizabal sokatira taldeko kideak, berriz, eskerrak eman dizkie abadiñarrei. "Duela 31 urte gure lehenengo Munduko Txapelketan parte hartu genuen, eta dagoeneko 18tan egon gara. Eskerrik asko Abadiñoko Udalari, Lasueni eta abadiñarrei beti hor egotearren".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!