Iñaki Garces preso otxandiarra aske geratu da

Anboto 2024ko mar. 12a, 17:12
Otxandion euskal presoen alde egindako kontzentrazio bat.

Otxandiarrak 26 urteko kondena bete du.

Etxeratek jakinarazi duenez, Iñaki Garces Beitia preso otxandiarra aske geratu da gaur, 26 urteko zigorra bete ostean. 2017an bere zigorraren hiru laurdenak bete zituen. 2021eko udaberrian Basauriko espetxera hurbildu zuten Zuerako espetxetik (245 km). Basaurin zegoela hirugarren gradua jaso zuen beste preso batzuekin batera, eta iazko martxoaren 27tik hona baldintzapeko askatasunean egon da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!