Bakixako Danborradan, 30 bat lagun atera dira bart gauerdian. 2013an irten zen lehenengoz, eta, ordutik eutsi diote hitzorduari Iurretako auzoan, pandemia garaian izan ezik.
Gaur ere izango dituzte ekitaldiak Bakixan. Iurretako Mikel Deuan dantza taldearen saioa haisko da 12:00etan, eta, herri bazkarian elkartuko dira, 14:30ean. Jaiak agurtzeko suziriak jaurtiko dituzte.