Iurretan auto eta motor baten arteko istripua gertatu da

Anboto 2016ko urr. 21a, 16:18

Motor gidaria ospitalera eraman dute zauri arinekin.

14:15 inguruan, Peugeot 308 auto baten eta BMW R1.200 motor baten arteko istripua jazo da Iurretan, N-623 errepidean, Gasteizerako noranzkoan. Motor gidaria Galdakaoko ospitalera eraman dute zauri arinekin Ertzaintzako iturriek informatu dutenez.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!