INFO7 irratian atera du gaia osasungintzan euskara bultzatu gura duen Berdin elkarteko medikuak. Laster hartuko du erretiroa urteetan Elorrioko pediatra izan denak. Osakidetza legez pediatra elebidun bat ekartzera derrigortuta badago ere, Aitor Montesek dio ez dela hain erraza: Elorriora joan nahi duen pediatra elebidunik ez balego, behin-behinean pediatra erdalduna bidal dezakete. Horregatik, elorriarrek horrekiko kontzientzia eduki eta pediatra elebiduna exijitu beharko luketela uste du.