Helburua lortuta amaituko dute 'Argi' filma finantzatzeko abiaturiko crowdfunding kanpaina

Anboto 2015ko eka. 23a, 11:00

Oraindik bost egun geratzen dira Iratxe Mediavilla elorriarrak zuzentzen duen Argi film luzearen proiektua laguntzeko diru ekarpena egiteko.

Crowdfunding kanpainagaz, jendearen ekarpenetatik 5.000 euro lortzeko helburua zeukaten proiektuaren bultzatzaileek, eta 5.325 lortu dituzte dagoeneko.

Uztailean Elorrion grabatuko duten Argia, 60. eta 80. hamarkadetan kokaturiko film luzea. Bego Goitia filmaren ekoizpen taldearen arduradunak eman zigun, ekain hasierako elkarrizketa batean, proiektuaren berri.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!