Pedagogia eta bioeraikuntzaren araberako haurreskola berria

Anboto 2014ko abe. 9a, 14:10

Haur Hezkuntzarako eraikin berria inauguratuko dute zapatuan Txintxirrin. Proiektua aurkezteko eta pedagogia aktiboa azaltzeko bideoa egin dute.

“Eraikin benetan berezia eta Euskal Herri mailan bakarra”. Horrela aurkeztu dute Txintxirri ikastolako arduradunek Haur Hezkuntza ziklorako altxatu duten eraikin berria. Izan ere, pedagogiaren arabera eta bioeraikuntza irizpideak kontuan hartuta egin dute obra. “Aspalditik ikastolan erabiltzen dugun pedagogia aktiboa garatzeko propio egindako eraikina da”, azaldu dute. Bioeraikuntzaren irizpideak jarraitzeak ere badauka bere helburua: “Gure haurren ongizatea fisiko zein emozionala garatu ahal izateko”.

Zapatuan egingo dute Txintxirriko eraikin berriaren inaugurazioa, ikastolan bertan, 11:30ean hasita.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!