Euskal Herrian Euskarazek euskarazko bakarrizketen laugarren gaualdia egingo du maiatzaren 24an. Aurreko urteetan bezala, aurtengo saioa San Agustin kultur egunean egingo dute, gaueko 21:30ean. Ikuskizunean, eskualdeko artistek euren bakarkako sormenak aurkeztuko dituzte umorea lagun. Eta bakarrizketa eta bakarrizketa artean, bideo labur umoretsuak eskainiko dituzte.
Egitasmoagaz, Euskal Herrian Euskarazek euskarazko kultura babestera, sustatzera eta sortzera deitu du. Sarrerak eskuragarri daude Arte eta Historia Museoan, Kutxabanken erabilera anitzeko kutxazainetan eta honako lotura honetan.