Euskal Herrian Euskarazek 'Harrotze Astea' aurkeztuko du bihar Durangon

Ekaitz Herrera api 09 Durango

Harrotze Astea apirilaren 22tik apirilaren 28ra egingo da Euskal Herriko luze zabalean. Egitasmoari buruzko informazioa eguazten honetan emango dute, San Agustin Kulturgunean egingo den aurkezpenean. 18:30etan izango da.

Durangaldeko kirolariak gertuagotik ezagutzeko 'Aldagela' sortu dute

Anboto api 09 Durango

Berbaro eta Mankomunitatea daude ikus-entzunezko proiektu berri honen atzean. Instagram eta TikTok sare sozialetan eskualdeko kirolarien eta kluben elkarrizketak batzen hasi dira. Elene Barrutia durangarra da proiektuaren gidaria.