Ivan Saéz de Cortazar Tabirako Baqueko saskibaloi jokalaria iazko irailean hil zen, trafiko istripu batean. Klubak ez du bere jokalaria ahaztu eta zapatuko partidua omenaldi bat egiteko baliatu zuten. Saézen gurasoek eta semeak parte hartu zuen ekimenean. Lore sortak eta oroigarriak jaso zituzten klubeko jokalarien eta presidenteen eskutik, eta baita bertaratutako zaleen txaloak ere.
Argazkiak: Luis Iturrioz.