[ARGAZKI GALERIA] Zabalarra eskolan abesti berriaren bideoklipa grabatu dute Pirritx, Porrotx eta Marimototsekin

Anboto 2023ko api. 24a, 20:07

Eskolako ikasleekin ere egin dituzte grabaketak.

Zabalarra eskolako gurasoen elkarteko euskara batzordeak eta eskolako komunitateak ekimen berri bat abiatu zuten iaz: Eskolako kideen artean ezaguna den kamiseta berdeak barneratzen dituen eskolako baloreak eta euskara sustatzeko abesti bat sortzea. Harrezkero hainbat ekimen egin dituzte helburu horrekin. Martxoan abestia grabatu zuten eta gaur Pirritx, Porrotx eta Marimotots Zabalarran izan dira abestiaren inguruko bideoklipa grabatzeko. Eskolako ikasleekin ere egin dituzte grabaketak. 

Abestiaren izena 'Zabalarrako zapaburuak' izango da. Ekainaren 1ean emanaldi bi egingo dituzte Plateruenean abestia eta bideoklipa estreinatzeko. Sarrerak laster egongo dira eskuragarri prezio sinboliko batean: euro bat.

Ekimena aurrera eramateko inguruko tabernen eta enpresen babesa izan dute.

(Argazkiak: Bideografik)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!