Goizeko 9etan emango dio hasiera ekitaldiak aurkezpenarekin. Ondoren autoeraketaren inguruan hiru hitzaldi emango dira Imanol Larrañaga, Mikeldi Zeberio eta Josexi Zumalabe Fundazioaren eskutik. XXI.mendeko aktibismoaren inguruan ere diskurtso koherente bat eskainiko du Iñaki Martinez de Lunak. Posterrean, Ainara Azpiazuk eta Mikel Ozaitak ikuspegi feminismo batetik diskurtso arrotzei aurre egiteko zertzeladak azalduko dituzte. Bazkaria baino lehen Lorea Agirre eta Jasone Mendizabalen eskutik ahalduntzea eta aktibismoari buruzko aurkezpen bat emango da.
Arratsaldean ekintza formatiboen txanda izango da. Gorka Torre eta Lutxo Egiak bi ikus entzunezko emanaldi igorriko dituzte. Bukatzeko, Euskaltzaleen aktibazio berri baterako zumitzak irizpide izanik, elkarrizketa bat egongo da. Txerra Rodriguez ibiliko da puntua jartzen eta Lorea Agirre eta Lutxo Egia erantzuten.