CCOO: "Onartezinak dira Fumbarriko lan istripuan izan ziren baldintzak"

Anboto 2015ko ira. 30a, 11:22

Datorren astelehenean, eguerdiko 12:15erako deitu du kontzentrazioa enpresa batzordeak, zauritutako lankideei elkartasuna erakusteko eta segurtasun neurri gehiago exijitzeko. CCOOk onartezintzat jo ditu istripuaren momentuan izan ziren lan baldintzak: "istripuaren arrazoiak zeintzuk izan ziren argitu dezateka, koordinazio arazoren bat egon ote zen edo jakiteko".

Astelehenean langile bi zauritu ziren Fumbarrin izandako lan istripuan. Zulo baten garbiketa lanak egiten zebiltzala, produkzioa ez zen eten, eta kutxa batek urtzerakoan sua eragin zuen zulo horretan. Sindikatuek, beste behin, Fumbarriko segurtasun neurrien inguruko kezka agertu dute. LABek egin bezala, CCOOk, berehalako neurriak eskatu ditu, eta Fumbarriko lan baldintzak "kriminalak" direla baloratu du. Astelehenean gertatu zena argitzeko exijitu du, koordinazio arazoren bat egon ote zen jakiteko.

CCOOK gogora ekarri du segurtasun eta osasun arloko hainbat hutsuneren jakinarazpenak eginda daudela Fumbarrin: "Lan arriskuen prebentzioko legea betetzeko exijitzen diogu Fumbarriri; hasi daitezela behingoz beharginen segurtasuna eta osasuna errespetatzen".

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!