Zauritu bi izan dira Fumbarriko sutean

Anboto 2015ko ira. 28a, 11:06

Durangoko Fumbarri galdategian sua piztu da gaur, eta behargin bi zauritu dira. Sutea ez da handia izan, eta laster amatatu dute.

Behargin biak Galdakaoko ospitalera eraman dituzte helikopteroan. Intoxikatu egin dira, eta batek, gainera, erredurak ditu gorputzaren %5ean, eskuetan eta belaunetan. Suhiltzaileak beharginak ebakuatzen ibili dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!