LAB: "Fumbarriko prebentzio neurri ezak nabariak dira"

Anboto 2015ko ira. 28a, 13:10

Sindikatuak salatu du gaur goizekoa hiru hilabetetan izan duten bigarren istripua izan dela. "Enpresa honetan lanerako dauden baldintza prekarioak ozen salatu nahi ditugu". Gaurko istripuan zauritutako bi langileak zulo batera hondarrak garbitzera jaitsi direla azaldu dute. Produkzioa ez dute eten, eta galdara batek eztanda egin du zuloaren gainean.

Fumbarriko zuzendaritzari prebentzio plan egokiak ezarri ditzala eskatu dio LABek, prentsara bidali duen oharraren bidez. Gaurko istripuaz gainera, ekainaren 24an izandako istripua ekarri du gogora du sindikatuak, eta silikosi kasuengatik, Durangoko Epaitegietan diligentziak hasita daudela ere bai.

Hona hemen LABek igorritako prentsa oharra:

 

 
Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!