Natxo Martinez EAJko zinegotzia hil da

Anboto 2015ko urt. 11a, 14:18

Natxo Martinez Durangoko EAJko zinegotzia hil da bart gauean bere etxean, 54 urte zituela. Gaur, astelehena, izango da hileta, arratsaldeko 19:00etan, San Faustoko elizan.

Martinez, 1999an sartu zen zinegotzi bezala Durangoko Udalean, Pilar Ardanzaren eskutik. Gainera, legegintzaldi hartan alkateordea izan zen. Udalean sartu orduko jai batzordeko presidentea zen. Hiru hamarkadatan jaietako ardura hori bere gain hartu zuen. Ezaguna zen Martinez Sokamuturraren zalea zela. Amaitzear den legegintzaldi honen ostean politika uzteko asmoa zuela azaldu zuen EAJko zinegotziak urrian ANBOTOn egindako elkarrizketan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!