Bi partiduren faltan Tabirakok sailkapeneko lehen bost postuetan darrai

Anboto 2014ko mai. 7a, 17:36
Pasadan asteburuan, Bilbon 78-91 irabazita Tabirako Baquek play off postuetan mantentzea lortu du. Nahiz eta luzapenera aurkariekin berdinduta heldu, Kepa Bordesek sartutako bi hirukoitzi esker garaipena lortu zuten durangarrek.

 

 

Unai Suarez Tabirakoko jokalariaren hitzetan, “espero genuen bezala partidua ez zen erraza izan”. Tabirakok hutsuneak izan zituen taldean, lesionatu bi eta zigortutako batek kanpoan geratu behar izan baitzuten. Hala ere, Bilbon, lehenengoen artean egoteko behar zituzten puntuak eskuratzea lortu zuten.

Larunbat honetan, Tabirakok denboraldiko azken partida izango du etxean. 19:00etan Paduraren kontra jokatuko dute. Partidu hau, denboraldi honetako azken aurrekoa izango da. Eta berau irabaziz gero, Tabirakok Play Off postuak  ziurtatuta izango ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!