Dabid Garciak Orioko mendi lasterketa irabazi du

Anboto 2014ko mar. 31a, 16:38
David Garcia podiumaren gorenean. (Argazkia: Aitor Elduaien)
Dabid Garcia durangarrak zein parte hartzaile denek uste baino ibilbide gogorragoari aurre egin behar izan diote.

 

Arriarango lasterketa irabazi eta Senperen bigarren geratu ostean, Dabid Garciak sasoi onean dagoela erakutsi du beste behin. Atzo Orioko mendi lasterketa irabazi zuen. Antolatzaileek ibilbidea moldatu egin behar izan zuten azken unean Orio inguruko baso batean sortutako sute bategatik. Ibilbide berriak 23 kilometro (aurreikusitakoa baino 2 gehiago) eta 1.400 metroko desnibel positiboa (400 metro gehiago) izan zituen. Surik ez, baina Dabid Garciaren hankek txinpartak atera zituzten hasieratik amaierara eta lasterketa irabaztea lortu zuen (2.03.11). Ia hiru minutuko aldea atera zion Mikel Albeniz donostiarri (2.06.03); Aritz kortabarria arrasatearra sailkatu zen hirugarren: 2.07.25.  

 

Emakumeetan Uxoa Irigoien getariarrak irabazi zuen eta Nerea Amilia eta Uxue Murolas izan zituen ondoan podiumean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!