Sarako lasterketa irabazi eta marka berri ezarri du Ariznabarretak

Anboto 2014ko mar. 31a, 10:20

Oier Ariznabarreta eta Oihana Azkorbebeitia podiumean
Oier Ariznabarretak bigarren bider segidan irabazi du Sarako mendi lasterketa. 2010etik Aitor Osaren eskuetan zegoen marka apurtu du. Oihana Azkorbebeitia bigarren izan da emakumeetan

 

Sarako mendi lasterketan erakustaldia eskaini du Oier Ariznabarreta durangarrak: 1.53:39. Orain lau urte Aitor Osak ezarritako marka bi minutuan jaitsi du. Hasieratik amaierara jaun eta jabe izan da Ariznabarreta eta Hassan It Chaou bigarren sailkatuari ia bost minutuko aldea atera dio: 1.58.25. Nicolas Armaillacok osatu du podiuma irabazlearengandik hamar minutu eskasera: 2.03.35.

 

Emakumeetan Aitziber Ibarbiak iazko garaipena berritu du: 2.30.28. Handik hiru minutara helmugaratu da Oihana Azkorbebeitia abadiñarra: 2.33.36. Sarah Dincloux korrikalariak osatu du podiuma: 2.36.26.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!