Sarrionandiaren lanari buruzko egitasmoa abian

Anboto 2014ko ots. 17a, 09:00
Joseba Sarrionandia Iurretako idazlearen lana gustuko duten hainbat herritar literaturazaleren ekimenez, eta Durangoko Plateruena Kafe Antzokiaren laguntzagaz antolaturiko egitasmoa da 'Sarri hitzez eta ahotsez'.

 

Bihar, otsailaren 18an, Durangoko Udal Liburutegian jarri dute ekimenaren lehenengo hitzordua: Joxemari Iturralde idazleak Joseba Sarrionandiaren lanaren inguruan zenbait zertzelada berbaldia eskainiko du, 19:00etan hasita.

Martxoaren 12an eta apirilaren 2an, Sarrionandiaren lanaren gaineko solasaldi bana izango da aukeran (izen-ematea: sarri.joseba@gmail.com). Maiatzaren 9an, sei orduko jendaurreko irakurketa hartuko du, bestalde, Plateruenak.

 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!