SARRI, HITZEZ ETA AHOTSEZ

Erabiltzailearen aurpegia Marisa Barrena 2014ko ots. 15a, 17:18
Abian dugu SARRI, HITZEZ ETA AHOTSEZ egitasmoa. Datorren martitzenean izango da lehen ekitaldia, otsailaren 18an Sarriren POTT abankidea izan zen Joxemari Iturraldek "Joseba Sarrionandiaren obraren inguruan zenbait zertzelana" izeneko berbaldia emango du, Durangoko Udal Bibliotekan arratsaldeko 7etan.
Lujo bat izango da  Joxemari Iturralde entzutea, baina nor da Iturralde?Hona hemen
 

Joxemari Iturralde —Jimu ezizenaz ere ezaguna— (TolosaGipuzkoa1951ko urriaren 20). Euskal idazlea da. 1973an Filologia Erromanikoa bukatu zuen Iruñean1975tik ingelesezko irakaslea, margolari abangoardista, 1985az geroztik Euskara eta Euskal Literaturako Katedraduna da. Gaur egun Tolosako Orixe Institutuan ari da. Hainbat genero jorratu du bere idazle bizitzan, batez ere haur eta gazte literatura. Helduentzateleberria jorratu du bereziki. 1977an Bilbon, "POTT" banda literarioa sortu zuen Bernardo Atxaga, Manu ErtzilaJon Juaristi, Ruper Ordorika eta Joseba Sarrionandiarekin batera. Jon Kortazarren ustez, Pott Bandaizandakoaren gizon argia izan zen Iturralde. Henry Bengoa inventarium ikuskizuna eman du ezagutzera, Bernardo Atxaga eta Ruper Ordorikarekin batera.

Publikazio ugaritan idatzi du urtetan: Artelekuko Zehar aldizkarian, Argia aldizkarian, XaguxarraAkademia SekretuaGarziarena aldizkarian, Euskaldunon Egiunkarian, Berrian, Mugalari... Emak bakia baitaargitaletxeko proiektuetan parte hartu izan du.

Musika alorrean hainbat musikari eta abeslarirekin egin du lan eta bere poemak hainbat abeslarik (Ruper Ordorika, Jabier Muguruza/Les MecaniciensAlaitz eta Maider) eta abesbatzak (Xun-XumeHodeitruk) abestu eta grabatu egin dituzte.

Itzultzaile bezala lan handia egin du: beste hizkuntzetatik ia hogei liburu euskaratu du.

Euskal PEN Klubaren (Basque PEN) sortzaileetako bat da eta Lehendakariordea izan da.

Euskaltzaindiako Euskaltzain urgazle da.[

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!