Zortzi jardunalditan, 19,5 puntu batu ditu horietariko talde bakoitzak. Azken jardunaldian, Zaldi Baltzak Barakaldo azken sailkatua izango du aurkari, eta Larrasoloetak sailkapenaren erdian dagoen Getxo.
Gorago begiratuta, eskualdeko ordezkari nagusiek, Abadiño Ak eta Zornotza Ak, joan zen asteburuan amaitu zuten Euskadiko Ohorezko Maila. Laugarren eta zazpigarren tokian amaitu zuten, hurrenez hurren.
Azkenik, azpimarratzekoa da Abadiño B Bizkaiko Lehenengo Mailan egiten dabilen lana. Lider da eta 2,5 puntuko aldea ateratzen dio Portugalete B bigarrenari.