Pirritx, Porrotx eta Marimotots izango dira ekainaren 10eko izarrak. Eurez gainera, jolasak, puzgarriak, bazkaria, eta Dj Bullen musika iragarri dituzte, besteak beste.
Berton Bertokoa dinamikako kideek azaldu dute jantokien legea aldatzea dela euren helburua, ikastetxeetan bertan ereduaz erabaki ahal izateko. Izan ere, "ez digu uzten guri aukeratzen", salatu dutenez. Duela 17 urte onartu zen legea, eta hori aldatzeko ordua dela uste dute. Ordutik, "kalitatea bajatu" egin dela salatu dute. "Durangaldeko eskoletan berton bertokoa eskaintzen hasteko garaia da", adierazi dute prentsaurrekoan.
Zabalarra (Durango), Landako (Durango), Maiztegi (Iurreta), Traña-Matiena (Abadiño), Zelaieta (Abadiño), Berriz, Zaldibar, Atxondo, eta Elorrioko guraso elkarteek parte hartzen dute mugimenduan. Eskola kontseiluez gainera, EHIGE, BIGE, Sortzen eta Gure platera gure aukera elkarteen babesa dute.