Pilota eta hamaika kirol gehiagoko udalekuak

Joseba Derteano 2017ko mar. 20a, 13:30

Mendi irteerak dira udalekuetako eskaintza bat.

Abadiñoko eta Durangoko pilota eskolek udalekuak antolatu dituzte, ekainaren 26tik uztailaren 21era arte. Urtero legez, pilotagaz gainera, beste hainbat kirol praktikatzeko aukera ere eskainiko diete 8 eta 14 urte arteko neska-mutilei.

Astelehenetik barikura pilotan, atletismoan, mendian, hondartzan, bizikletan… edo beste hainbat kiroletan emango dituzte goizeko orduak (9:30-13:30). Izen-ematea hilabete osorako zein astez asterako egin daiteke, maiatzaren 31 bitartean. Dudak argitzeko, kiroludalekuak@gmail.com helbidea bideratu dute.

Udalekuak antolatzeko, Durangoko eta Abadiñoko udalen eta Amankomunazgoaren laguntza jaso dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!