Abadiño irabazle Elorrioko xake lehiaketan

Anboto 2015ko uzt. 16a, 12:09

Abadiño Xake Taldeak Elorrioko San Balentin Berrio-Otxoa partida azkarren txapelketa irabazi zuen joan zen asteburuan. Jokatutako hamalau partidetatik hamahiru irabazi zituen, eta bakarra galdu zuen.  Azkoitiko Anaitasuna-Kakute sailkatu zen bigarren, eta Elorrioko Zaldi Baltza hirugarren. Bi taldeek puntuetara berdindu egin zuten, baina, bien arteko parekatzean azkoitiarrak nagusitu zirenez, eurak izan ziren bigarren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!