Gizon bat atxilotu dute Abadiñon, adin-txikiko bat erasotu duelakoan

Anboto 2014ko urr. 15a, 09:41

Urriaren 8an atxilotu zuen Ertzaintzak 40 urteko gizona, eta epailearen aurretik pasatu eta gero aske geratu zen. Durangon ere eraso sexista bat salatu dute San Fausto egunean. Erasoak gaitzesteko elkarretaratzea egingo dute eguenean, 19:00etan Abadiñoko Txanporta plazan. 20:00etan Durangon egingo dute kontzentrazioa.

Andereak elkarteak kontzentrazio bi deitu ditu biharko. Abadiñoko Txanporta plazan 19:00etan egingo dute elkarretaratzea, eta 20:00etan Durangoko Andra Marin elkartuko dira, asteroko kontzentrazioa: "Ez gaude erasoak jasten dituzten biktimak erruduntzat hartzea onartzeko prest, ez eta ahoa itxia izan dezaten jasotzen dituzten mehatxuak onartzeko ere".

Abadiñoko eta Durangoko udalek erasoak gaitzesteko komunikatu bana onartu dute eta babesa erakutsi diete erasoa jasan duten emakumeei.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!