'Potologuak' bakarrizketa saioa gaur, Plateruenean

Anboto 2014ko api. 12a, 09:00
Txintxeta taldeak 'Bodologuak' ikuskizuna moldatu eta 'Potologuak' bakarrizketa saioa prestatu du. 21:00etatik aurrera, Nagore Aranburuk, Mikel Pagadik eta Egoitz Lasak eguneroko hainbat gairi buruzko umorezko bakarrizketak egingo dituzte.

 

“Zer premio nobelek asmatu zuen komuneko eskobilla?” moduko galderei erantzuna emango diete gaur gauean Txintxeta taldeko kideek. Mikel Pagadik elkarrizketan aurreratu duenez, "ikusleak asko identifikatzen dira guk kontatzen ditugun gauzekin, eta barre egiten dute".

Sei euro balio ditu sarrerak, eta sarrerarekin kafea emango dute doan Plateruenean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!