Ia bi milioi euroko isunari aurre egiteko ordainketa plana aurkeztuko dute bihar

Anboto 2016ko uzt. 20a, 20:36

2003an Berriz Susa hirigintza-sozietateak egindako esleipen irregular baten ondorioz, eta arduradun subsidiario moduan, ia bi milioi euroko isuna ordaindu behar du Berrizko Udala. Halaxe ebatzi zuten epaitegiek. Biharko deitu duten premiazko ohiko bilkuran epaia betetzeko ordainketa egitasmoa aurkeztuko dute. Udalak eta Jaureguizahar Promocion y Gestion Inmobiliaria SLk sinatutako ordainketa planaren akordioaren berrespena eztabaidatuko dute. Udalbatzarra 19:00etan hasiko da.

Maiatzean egin zen publiko epaitegien ebazpena. Orduan sortu zen baita 'Berriz Zergaitik?' plataforma ere. Berriz Susaren esleipen prozesuari buruzko dokumentazioa eskatu izan dute udaletxean eta “inoren akatsak herriko diruarekin ordaintzeko prest ez daudela” esan dute. Erantzukizunak eskatu dizkiote EAJri eta "bidegabekeria honen aurrean sinadura bilketa bat martxan jarri eta ekintzak egiten jarraituko dutela" azaldu.

Ekainaren amaieran egin zuten lehenengo batzarra herri plataformak eta gobernu taldeak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!