Herritar talde batek erantzunkizunak eskatu dizkio EAJri ez ohiko bilkuran

Anboto 2016ko eka. 1a, 10:25

Berrizek 1,8 + zergatik? plataformako kideek, atzoko ez ohiko bilkuran, beraien iritzia plazaratu zuten Berriz SUSA auzia dela eta.

Pasadan astetik martxan dagoen plataformako kideek, ez ohiko bilkuran gobernu taldekoei gutun bat irakurri zieten. Bertan, “udalari dagokiola herritarrei prozesu honi buruzko azalpenak ematea eta 2003.an irregulartasunak egin zituztenak aurkitu eta haiekiko neurriak hartzea” eskatu zieten. Horrez gain,  ez ohiko bilkurara hurbildu ziren  herritarrek adierazi zuten, “inoren akatsak herriko diruarekin ordaintzeko prest ez daudela”.

Ez ohiko bilkuran elkartu ziren herritarrek adierazi zuten, "bidegabekeria honen aurrean sinadura bilketa bat martxan jarri eta ekintzak egiten jarraituko dutela".

EAJren oharra
Gobernu taldeak berriz, ohar baten adierazi du, “epaia ez dela bidezkoa eta despropozionatua dela”, baina, “izunari aurre egin beharko zaiola”. Horrez gain, adierazi dute, plan bat jorratzen ari direla eta  “kalte-galerak herritarrengan  ahalik eta eragin txikiena” izaten saiatuko direla.

Bestalde, EH Bilduko kideei leporatu die “beraiek erasotzen saiatu direla  eta pertsona batzuei nahita mina egin dietela”.  

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!