Goizetik eta eguerdira arte ganadu eta nekazal postuen azoka egongo da, trikitilariek girotzen duten bitartean. Ardi mozketa eta harri jasotzaile gazteen erakusketak egingo dituzte, baita ere. 10:00etan hasiko da.
Antzerkia Fundación Siglo de Oro konpainiaren eskutik.
Gaur egingo da inaugurazioa, 18:00etan eta biolontxelo kontzertu bat egongo da eta dantzari batzuek parte hartuko dute.
Iurretako Oromiño auzoan sanmarkoak abiatuko ditu gaur, iluntzean. Donien Atxa igota ongietorria emango die jai giroari. Ondoren, makailau errea banatuko dute bertaratzen direnen artea.
Apirilaren 27tik maiatzaren 5era San Prudentzio jaiak ospatuko dituzte Traña-Matienan.
Durangoko Herria Auzo Elkarteak Maiatzaren 1eko jaiak antolatu ditu. Ekitaldiak Askatasun Etorbidearen eta Otamotzena parkearen bueltan egingo dituzte.