Antzerkia Ttanttaka konpainiaren eskutik.
Ikuskizuna, Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbaoren eskutik. Iraitz Lizarragak zuzenduta.
Bertso saioa. Aroa Arrizubietak, Bittor Salterainek, Txaber Altubek eta Xabat Galletabeitiak abestuko dute. Gai-jartzailea: Paulo Salterain. Durangaldeko Bertso Eskolak antolatuta.
Gaur egingo da inaugurazioa, 18:00etan eta biolontxelo kontzertu bat egongo da eta dantzari batzuek parte hartuko dute.
Mari Luz Martinez Cenitagoyaren 26 olio-pintura batzen ditu Durangaldeko Artista Elkarteak antolatutako erakusketak.