Gaur egingo da inaugurazioa, 18:00etan eta biolontxelo kontzertu bat egongo da eta dantzari batzuek parte hartuko dute.
Gerediaga elkarteak eta Durangoko Udalak bonbardaketaren 87. urteurrena oroitzeko ekitaldiak antolatu dituzte. Aurten, ekitaldi instituzionala berreskuratuko dute. Durangoko, Gernikako, Ukrainako eta Gazako bonbardaketetako biktimak izango dira bertan.
Gaur eginiko prentsaurrekoan ofizialki aurkeztu dute Durangoko Pasiñoaren XXXI. edizioa. Martxoaren 27an, 28an eta 29an egingo da, 21:00etan, Santa Ana plazan. Sarrerak salgai daude webgune ofizialean, El Arco tabernan eta 663 40 25 25 telefono zenbakira deituta.