Matxuren aurrean hobeto jarduteko protokoloa adostuko du Udalak Iberdrolagaz

Anboto 2015ko ots. 25a, 14:25

Asteburuan, Muntsaratz auzoko hainbat herritar argindar zerbitzurik barik egon dira hemezortzi orduz. Jose Luis Navarro alkateak atzoko udalbatzarrean onartu zuen udalak ezin izan duela egoera behar bezala kudeatu, argindar zerbitzua eskaintzen duen Iberdrolaren eta udalaren arteko protokoloak ez duelako funtzionatu.

“Udalari dagokio horrelako egoera batean herritarrak informatzea, eta Iberdrolagaz protokolo bat adostuko dugu, aurrerantzean erantzun hobea emateko”, aurreratu du alkateak. Izan ere, asteburuko matxuraren aurrean behar bezala erantzun ez izana egotzi diote jeltzaleek, asteon, gobernu taldeari.

Jose Luis Navarrok atzoko udalbatzarrean esan zuenez, “matxura asteburuan izanda ere, udalaren ardura da herritarrak behar bezala informatzea, eta horretarako udalaren eta zerbitzua ematen duen enpresaren arteko hartu-emana bestelakoa izan behar da”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!