Zapatuan argindarragaz izan ziren arazoez oharra zabaldu du EAJk

Anboto 2015ko ots. 23a, 14:21

Asteburuan Zelaieta auzoko ehundaka herritar 18 orduz argindar barik egon direla-eta, hornikuntzagaz arduratzen den konpainiarekin beharrezko gestioak egin ditzala eskatu dio EAJk udal gobernuari. Kaltetuei inork ez diela gertatutakoaz ezelako azalpenik eman kritikatu dute jeltzaleek.

Argindar mozketa zapatuan, 19:00etan, gertatu zela dio EAJk ohar horretan, eta domekako 13:00ak arte zerbitzurik barik egon zirela Zelaieta auzoko hainbat zonaldetan.  

Egoera horrek herritarrengan haserre handia eragin zuela azpimarratu du EAJk, eta kaltetuei inork ez diela azalpenik eman. Hemezortzi orduz argindar zerbitzurik barik egon ziren herritar horiek kalte ordainik ez ote duten jasoko ere galdetu du EAJk komunikabideetara bidali duten idatzian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!