Belgikako lehenengo lasterketa irabazi egin zuen. Joan zen asteburuko bigarren proba, Hegoafrikako Addo Elephant Trail Ultra, hirugarren tokian amaitu du. “Belgikan zero azpiko hotzagaz aritu ginen eta oraingoan 40 gradutara heldu gara”, adierazi du korrikalari eta sukaldari eubarrak. Lasterketako 76 kilometroak 7 ordu eta 56 minututan osatu ditu. “Esperientzia zoragarria izan da”.