Eubako jaiak ospatuko dituzte asteburuan

Anboto 2015ko ira. 4a, 12:54

Gaur hasi eta astelehenera bitartean Euban jaiak ospatuko dituzte. Gaur umeentzako puzgarriak egongo dira goizean, eta  mus txapelketa jokatuko dute iluntzean. Bihar eguerdian, umeentzako zein nagusientzako bazkariak eskainiko dituzte, eta bazkalostea zein gaualdea Xaibor DJaren musikak girotuko du.


Domekan, 18:30an, Zeaniko antzerki taldeak 37 bentanea, 38 pasilloa izeneko antzezlana eskainiko du, eta 21:00etan ikus-entzunekoa erakutsiko du Deabru Beltzak taldeak. Astelehenean briska txapelketa jokatuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!