Ingurugiroagaz duen konpromisoa berritu du Lauaxeta Ikastolak

Anboto 2014ko aza. 7a, 14:17

2010an Ikastetxe Jasangarriaren Ziurtagiria lortu zuen Lauaxetak. Lau urteko epealdia zuen. Orain, ziurtagiri berritua Iñigo Urkullu lehendakariaren eskutik jaso dute Kursaalean egindako ekitaldian.

Eskola Agenda 21 programa bost urtez garatu ondoren, ikasle, senitarteko eta irakasleek osatutako kanpo auditoria bat gainditu ostean lortu daiteke Ikastetxe Jasangarriaren Ziurtagiria. Lauaxeta Ikastolak 2010ean lortu zuen ziurtagiri hori eta orain berritu egin dute. Ziurtagiri horrek bermatzen du Lauaxeta ikastolaren kudeaketa ingurugiroarekiko errespetuzkoa dela eta irakaskuntzan ingurugiroarekiko sentsibilizazioa sustatzen dutela ikasleen artean.

Iñigo Urkullu lehendakariaren eskutik jaso dute ziurtagiri berria, Donostiako Kursaalean egindako ekitaldi batean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!