Atxilotuetako bi, Miren Soloeta eta Amaiur Lopez de la Calle, LABeko kideak direla jakinarazi dute eta atxilotu horiei zein “beren senide eta lagunei besarkada bero bat” helarazi nahi izan diete.
LABen ustez denbora da Euskal Herrian fase politiko berria ireki zenetik, baina “Estatu Espainolak gatazkaren konponbide demokratikoa blokeatu ez ezik, erasotzeko jarrera irmoarekin jarraitzen du”, eta, “garai berriak eskatzen dituen erantzun molde berriak jorratzen beharrean errezeta zaharretan tematutzen da”. Ondorioz, gatazkaren konponbideari “traba besterik egiten ez dioten atxiloketa hauek gogor salatzen ditugu”.
Azkenik, LABek atxiloketa salatzeko egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu die Euskal Herriko langile eta herritarrei.