Otxandion Elkarbizitzen Jardunaldiak, ezberdinen arteko zubiak eraikitzeko helburuz

Anboto 2014ko urr. 23a, 16:00

Andikonako Foroak eta udaleko Giza Eskubideen Batzordeak Elkarbizitzen jardunaldiak antolatu dituzte elkarlanean. Ezberdin pentsatzen dutenen arteko elkarbizitza baketsu eta normalizatua eraikitzeko gakoak diren gaien inguruko hausnarketa bultzatzea da jardunaldi hauen helburua. Andikonako Foroa sentsibiltate politiko ezberdinetako norbanakoz osatuta dago.


Lehen ekitaldia joan zen barikuan egin zuten De txillarre a Aiete. Un largo camino en el proceso de paz dokumentala eskainiz. Bihar, barikua, 19:00etan, Hablan los ojos dokumentala eskainiko dute kultur etxean. Ondoren, mahai inguruan dokumentalaren zuzendari Gorka Espiauk, ETAk eraildako Joseba Goikoetxea ertzainaren alargun Rosa Roderok eta Joxan Agirre preso ohiak parte hartuko dute. Lokarrigaz gauzatutako ekitaldia da.

Azaroaren 7an, 19:00etan, Mariposas en el hierro dokumentala eskainiko dute kultur etxean, eta, askotariko indarkeria sufritu duten emakumeen testigantzetatik abiatuta, elkarbizitza baketsu bat eraikitzeko hainbat ekarpen entzuteko aukera egongo da.

Azkenik, azaroaren 14an, 19:00etan, elkarbizitza normalizatu baterako printzipio demokratikotzat jotzen duten erabakitzeko eskubidearen inguruko mahai ingurua egingo dute Mainondoko gimnasioan. Iñaki Zarraoa, Gemma Zabaleta eta Ibon Arbulu izango dira hizlariak.

 

Zer da Andikonako Foroa? Hona foroaren inguruko historia azaltzen duen dokumentoa:

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!